2021eko San Bizente eguna

san bizente

Aurten San Bizente eguna, urtarrilak 22, ostirala da. Horregatik, gure parrokiaren eguna ospatuko dugu arratsaldeko 7etako eukaristian. Bizi dugun egoera dela eta, “Bengo-Leku” lokaletan partekatu ohi dugun piskolabisa bertan behera geratu da.

Denok gara beharrezkoak. Elizak duen eta erakunde eraginkorra bihurtzen duen balio handietako bat, zalantzarik gabe, bere boluntariotza da. Jende askok zaratarik egin gabe, ezertaz harrotu gabe, zerbitzu eraginkorra eskaintzen du gure parrokian. Horiek gabe, ezinezkoa litzateke egiten den guztia egitea. Mila esker!