San Bizente Martiriaren otoitza

oración San Vicente

Aita ona, San Bizente diakonoari zure zerbitzuan leial eta ausart egin zuen sendotasun izpiritua eman zeniolako, gure garaiko mehatxuetatik babesteko eskatzen dizugu.

Eman arimaren eta gorputzaren osasuna, Done Bikendi bezala, bihotz garbi batez maita dezagun eta hurkoa eskuzabaltasunez zerbitza dezagun, gure ondasunak partekatuz. Gerra eta indarkerien biktimengatik eskatzen dizugu. Erruki zaitez gaixotasunak, bakardadea, pobrezia eta gosea pairatzen dituenaz.

Lagunduiguzu besteentzat gatza eta argia izaten, Jesusen benetako lekukoak izanik gure bizitzan, eta bake eta poztasun tresnak izanik. Amen.