Maitasun bat daukat zain

oración San Vicente

Ez dakit zer gertatuko zaidan beste aldean

nire bizitza betierekotasunean sartua denean.

Ziur nago:

maitasun bat daukat zain.

Badakit nire bizitzaren balantzea egiteko unea izango dela,

hain pobre eta hain pisu gabea,

baina beldurraz haratago, ziur nago:

maitasun bat daukat zain.

Mesedez, ez hitz egin loriez,

ezta dohatsuen laudorioak ere,

ezta aingeruei buruz ere

Nik egin dezakedan guztia sinestea da,

temati sinestea

maitasun bat daukat zain.

Orain sentitzen dut heriotza

eta irribarrez espero dezaket,

zeren beti uste izan dudana,

indar handiagoz sinesten dut.

Hiltzen naizenean, ez negar egin.

Izan ere, maitasun horrek narama berekin.

Eta beldur naizela ikusten baduzue,

– zergatik ez nuen sentituko? –

gogora iezadazue, besterik gabe, maitasun bat,

maitasun bat daukat zain.

Alicia Ainé, moja karmeldar frantsesa (1896-1976)