Egoitzetarako bisitei berriro ekin zaie

uncion enfermos

Pandemiaren ostean eta ikasturte berriaren hasierarekin batera, parrokiako Osasun Pastoraltzako taldeak egoitzetan dauden adinekoei bisita egiteko eta euren etxeetan dauden beste batzuei laguntzeko ohiko jardunari ekingo dio berriro. Gainera, egoitza batzuetan Hitzaren Ospakizunak egingo dira ikasturtean zehar.

Taldearen bisitak jasotzeko interesa duen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, parrokiako sakristian utz ditzakezu datuak, telefonoz (T. 944 231 296) edo aurrez aurre (egunero, 10:30etatik 13:00etara eta 17:30etatik 19etara).

Azkenik, talde honetan parte hartzeko deia egiten dizuegu, gure adinekoei lagunduz. Era berean, gogorarazten dizuegu Osakidetzako ospitaleetan Osasun Pastoraltzako zerbitzu bat dagoela, eskatzen duenari erlijio-laguntza emateko.