Datorren ostiralean, maiatzak 6, 19:45ean, Bengo-Lekuko lokaletan, Hego Berria taldeak “Ukraniako testigantzak” topaketa antolatu du SOS Ukraina Elkartearekin elkarlanean, Euskadin errefuxiatuta dauden hainbat ukrainarrek Errusiaren inbasioaren lehen egunetan bertan bizi izandakoaren berri izan dezaten.
Gainera, aukera ona izango da tragedia hau distantziatik nola bizitzen ari diren bertatik bertara ezagutzeko eta horiei laguntzeko martxan jarri diren ekimen solidarioak ezagutzeko.
BIDEZKO MERKATARITZAREN ETA ARTISAUTZAREN SALMENTA
Gainera, asteburu solidarioa aprobetxatuz, maiatzaren 8an, igandea, goizeko 11etatik 14etara parrokiako arkupetan Hego Berria taldeak hainbat mahai jarriko ditu Kidendako Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko, baita Kongoko Errepublika Demokratikoaren artisautza ere, batez ere egurrez, malakitaz eta fakozerozko boliz egina.