2022ko Lehen Jaunartzeak

primeras comuniones

Maiatzean 34 haurrek, hiru katekistez lagundurik, Lehen Jaunartzea ospatuko dute gure Parrokian. Maiatzaren 7, 14 eta 21ean izango dira 13etako eukaristian.

Parrokiaren partetik, zorionak lau urtez ospakizun honetara iristeko lana eta ahalegina egin dutenei. Gainera, katekisten laguntzarik gabe ez zen posible izango. Eskerrak eman nahi dizkiegu beren dedikazio fidel eta desinteresatuagatik eta erakutsitako gogo beroagatik.

Kristau onak izateko bi puntu garrantzitsu gogorarazten dizkizuegu:

  1. Familia meza igandeetan ospatzen dugu ikasturtean zehar, 11:00etan.
  2. Zuen prestakuntzan laguntzen dizuegu 5. mailako taldeetan, Sendotzaren sakramentua jasotzeko, Jesusi jarraitzeko nahia adierazten duena. Merezi du. Beste leku batzuetan entzuten ez den albiste on bat entzuteko aukera da. Erabaki koherentea da Jesus gehiago eta gehiago ezagutzeko eta ebanjelioaren bidetik jarraitzeko apustuarekin, kristau heldu gisa hazteko eta gure fedea arrazoitzeko. Zuen zain gaude.

ZORIONAK! Eskerrik asko famili guztiei zuen konfiantzagatik!