"Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar"

(Joan 13, 34)

PARROKIAREN MISIOA

  • Jesusen Ebanjelioa proposatzea
  • Bilatzen dutenei eskaintzea
  • Jainkoaren presentzia otoitz egitea eta ospatzea
  • Jesusengan fededunak senidetzea
  • Behartsuei eta baztertuei zerbitzatzea
  • Pertsona gisa hazten eta bizikidetza hobetzen laguntzen duten balioak erakustea gizarteari
  • Mundu bidegabe eta bortitz hau aldatzea
  • Gazteak federa gonbidatzea
  • Ebanjelioaren araberako bizimoduaren testigantza ematea

MISIO HAU BETETZEKO, HORRELAKO PARROKIA NAHI DUGU…

  • Fededunen ekarpenekin finantzatzea
  • Inoren injerentzia edo presiorik gabe funtzionatzea
  • Doakotasun- eta eskuragarritasun-estiloari eustea
  • Bere langileei ordaintzea
  • Baliabide samur eta egungoak izatea
  • Tenplua eta bertako lokalak duintasunez mantentzea
  • Behartsuek behar bezala hartzea eta artatzea

HORREK GUZTIAK GASTU EKONOMIKOA ERAGITEN DIO PARROKIARI

Nola finantzatu dezakegu?

AUTOFINANTZAKETA DA BIDEA

Helburua da eliztarrok geuk ordaintzea. Autofinantzaketa deitzen zaio. Hori da katoliko arduratsu guztiok onartu behar dugun erronka.

Baina autofinantzaketa ez da jardunaldi berezi batekin bakarrik lortzen, ezta igandeetan tenpluan biltzen denarekin ere. Badago beste modu kontzienteago eta arduratsuago bat: familia-harpidetza. Erosoa, egonkorra eta desgrabatzen da Errenta Aitorpenean. Eta, jakina, baja eman daiteke.

Gainera, harpidetzak pertsona eta familia gehiagori laguntzeko aukera ematen die:erantzunkideagoa da.

PARROKIA BIZI DADIN, ZURE LAGUNTZA EZINBESTEKOA DA

Bakoitzaren laguntzarekin, gure Parrokia mantentzea gure esku dago. Zure ahalegin ekonomiko txiki bat nahikoa da guztion artean gure Elizaren autofinantzaketa lortzeko.

Erabaki, kontzienteki, zure aukeren arabera, baina eman zure laguntza etengabe.

Nahi baduzu, bete ezazu harpidetza-buletina eta parrokiara eraman edo bidali.

BANKU-TRANSFERENTZIA

Titularra: Parroquia San Vicente Mártir de Abando
Kontu zenbakia: ES72-0075-0005-6506-0148-6379 (Santander)

GOGORATU

Bere denbora, dohainak eta fedea eskaintzen dioten pertsona askoren doako ekarpenari esker ere bizi da Parrokia.

Parrokiak jasotzen duen diruaren %80 laguntza behar dutenekin partekatzen du.