Artzain Ona katekesian

buen pastor en catequesis

Atzo, igandean, 11etako Eukaristian, parrokiako katekesi taldeetako haurrek aldarea prestatu zuten Artzain Onaren igandea ospatzeko.

Pazkoko laugarren igandean, Berpizkunde Domekatik hiru astera, Elizak Jesusen pertsonara itzultzera gonbidatzen gaitu, Ebanjelioak “bere ardiak defendatu, ezagutu eta maite dituan benetako artzaintzat” (Frantzisko Aita Santua) aurkezten duenez.