Otoitz-erretiroa

retiro de oración

Guztiok behar dugu sosegu eta lasaitasun denbora, Jaungoikoari entzun eta Jesus Jauna gure bizitzan pasatzen eta agertzen doanez jabetzeko. Parrokiatik esperientzia hori ahalbideratuko dugu, Suesako (Kantabria) Monasterio Trinitarioan apirilaren 27-28 asteburuan egingo dugun Otoitz-Erretiroan.

Belen Roderok lagunduko digu erretiroan. Elizbarrutiaren zerbitzura pastoral lanetan diharduen emakume laikoa da. Une honetan, Elizbarrutiko Irakasle Eskolako (BAM) eta Portugaleteko Pastoral Barrutiko Pastoral Arduradun lez.

Bi egunetan zehar, moja trinitarioekin otoitz komunitarioaz gozatzeko aukera ere izango dugu, beti ere euren etxera iristen diren pertsonen harrera eginez.

Joan nahi baduzu, izena eman dezakezu eta sakristian ordaindu (Igone, goizez astelehenetik ostiralera) edo WhatsApp bat bidali Anatxuri (688 765 811). Informazio gehiago behar baduzu joateko, Anatxuri kontsulta diezaiokezu.

Eman aukera!