Komunitate maitea,
Pastoral ekitaldi berria hasten ari gara. Aukera berria gure parrokian gure fedean eta Jesus Jaunarenganako konfiantzan hazten jarraitzeko, elkarte bezala hazten jarraitzeko. Gure Tenpluan fedea ospatzeko aurkitzen jarraitzeko aukera berri bat, besteen zerbitzura egoteko eta gure harreman pertsonal, familiar eta parrokialak sendotzeko aukera berri bat. Atseden hartzeko aukera izan dugun udako hilabete hauen ondoren, indarberrituta itzuli gara.
Pastoral ikasturtearen hasiera hau Jaungoikoari eskerrak emateko unea da, bere eskuzabaltasuna eta bere denbora parrokiako hainbat zereginetan ematen dituzten pertsonen zerbitzuagatik eta entregagaitik, Maisuaren arrastoen atzetik bidea jarraitu eta bertan hazi ahal izateko.
Pastoral ikasturte honetan, Ebanjelizatzeko Elizbarrutiko Planak, bereziki, Bizkaiko kristau elkarte guztiok elkarte bizi, abegikor eta inklusibo bezala hazten jarraitzera animatzen gaitu, guztiok lekua izan dezagun ateak eta bihotza irekitzen dituztela.
Ebanjeliotik datorren poza eta itxaropena guztiokin konpartitzera animaturik, hasi gara!
Agur bero bat, zuen parrokoa, Fernando Marcos Ayjón.