Asteburu honetan hainbat ekintza ospatu dira parrokian Eguberri gizatiarragoak eta solidarioagoak bultzatzeko.
Osasun Pastoraltza eta katekesia Miserikordian
Larunbatean, abenduak 16, arratsaldez, katekesiko haurrak, euren familiekin eta katekistekin batera, gabon kantak abestera joan ziren Bilboko Miserikordiaren egoitzara. Osasun Pastoraltzarako taldeak bultzatutako ekintzak helburu bikoitza zuen: adinekoei laguntzea eta txikienei adinekoak zaintzeko beharra erakustea. Arrakastatsua izan zen.
Bidezko Merkataritza eta artisautza
Igandean, abenduak 17, Igande Solidarioa izan zen, 11:00etatik 14:00etara, Kidendaren Bidezko Merkataritzaren salmentarekin, Amigos de Mufunga Fundazioaren Kongoko Errepublika Demokratikoaren artisautzarekin eta Hego Berria taldearen VIII. Artisautza eta Sormen Azokarekin.
Belengo Bakearen Argiaren etorrera
Igande arratsaldean, Bizkaiko 500 bat gazte kristau San Bizente Martiriaren tenpluan bildu ziren Belenetik iritsitako Bakearen Argia hartzeko.
Gure parrokiako Sendotzako gazteek Belengo Bakearen Argia hartu dabe, Joseba Gotzainaren eta Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren Ordezkariaren eskutik.
Gazteak arduratuko dira Bake Argi hau guztioi helarazteaz Katekesiko eta Gabon Gaueko ospakizunetan. Zain gaude.