Gaur, Martxoak 8, Bilboko Elizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatuko du Indautxuko Karmengo parrokiako aretoan. Elizbarrutiko webgunetik zuzenean jarraitu daiteke 12:30etatik aurrera. Ekitaldi horretan, Elizan eta Gizartean arrastoa uzten duten 8 emakumeren lana aintzatesten da.
Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiak, Frantzisko Aita Santuarekin batera, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen alde otoitz egitera gonbidatzen zaituzte, eta haiek babestu, entzun eta haien sufrimendua arinduko duen gizarte bidezkoago baten alde borrokatzera ere.
Era berean, Aita Santuaren hitzak sinatzen ditugu, eta gogorarazten digu “emakumeak irteeran dagoen eliza bateko protagonistak direla, besteen beharrizanei entzuten eta arreta eskaintzen dietelako, eta etxeko giro beroan justizia-dinamikei eusteko gaitasun nabarmena dutelako, lan egiten duten gizarte-giro guztietan, bakearen eta berrikuntzaren eramaile izan zaitezten nahi baitut. Apaltasunez eta adorez berritasuna ulertu eta hartzen duen presentzia izatea, eta anaitasunean oinarritutako mundu baten itxaropena sortzea”.