2022ko fundazioaren urteko topaketa

encuentro anual fundación 2022

Beste urte batez, Amigos de Mufunga Fundazioak urteko topaketa egingo du berriro. Datorren 2021eko urriaren27an, ostegunean, arratsaldeko 7:30etan ospatuko da, Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiaren lokaletan (Bengo-Leku).

Gainera, Afrikako herrialde hartako azken albisteak entzun ahal izango ditugu, Fundazioko hiru kidek (Jose Ignacio, Iñigo eta Mikel) uztailean egin zuten bidaiaren ondoren.

Topaketa honek hainbat helburu ditu: Kongoko E.D.an Mufungaren misioaren azken nobedadeei buruzko lehen eskuko informazioa jasotzea, martxan dauden proiektuak aztertzea eta “LAGUN LEIALA” sariaren edizio berri bat ematea. Anaitasun eta aniztasunarekiko errespetuko gure funtsezko balioek besteekiko dugun konpromisoa gorpuzten dute, eta gehien behar dutenekin elkartasunez jokatzeko dugun gaitasuna indartzen dute.

Anima zaitez!

2022KO FUNDAZIOAREN URTEKO TOPAKETA

  • 2022ko urriaren 27a, osteguna
  • 19:30h.
  • Bengo-Leku

AMIGOS DE MUFUNGA FUNDAZIOA

Amigos de Mufunga Fundazioaren helburua da Kongoko Errepublika Demokratikoko Katanga probintziako Mufungako Misioa garatzea eta sustatzea, eta han bizi direnen bizitza duin egitea, osasun, lehen eta bigarren hezkuntza, eta unibertsitarioentzako proiektuak bultzatuz eta pastoral lan eta katekista batzuen proiektuei lagunduz, oinarrizko azpiegituren mantentze-lanak ahaztu gabe edo Aitzurraren kanpaina.