2022ko postal solidarioa

2022ko postal solidarioa

Abendu hasieran, Hego Berria taldeak 2022ko Gabonetako postal solidarioa jarriko du salgai aurten ere. Hainbat azoka eta parrokiatan eros daitezke, baita gure parrokiako sakristian ere, euro baten truke. Txartel horren salmentarekin lortutako dirua Amigos de Mufunga Fundazioak babesten dituen Mufungako misioetako (Kongoko E.D.) hezkuntza- eta osasun-proiektuetara bideratuko da.

Gainera, une egokia izan daiteke ia desagertuta dauden ohiturak berreskuratzeko, hitz gutxi batzuen bidez hurbileko pertsonekiko maitasuna erakusten baitute, batez ere gaur egungo garaian.

Bidali elkartasun eta itxaropen mezua!