2023ko San Bizente eguna

san bizente

Aurten San Bizente eguna, urtarrilak 22, igandea da. Horregatik, gure parrokiaren eguna ospatuko dugu igandeko eukaristia bakoitzean. Gainera, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ondoren, oraingoan ohiko piskolabisa berreskuratuko da, komunitate osoa egon dadin. 11, 12 eta 13etako mezen ondoren lunch xume bat eskainiko da parrokiako arkupeetan. Denok gaude gonbidatuta!

Azkenik, eliz eta komunitate honetan sartzerakoan, gogora ekarri eta otoitz egin zure aurretik Jauretxe hau jaso zutenen alde. Eta zure aldetik ere lagundu gaur egunean lanean ari direnei, Jaunaren aintzarako eta gizon-emakumeen onerako.


Gure parrokoaren mezua:

Lagun maiteok,

Estreinatu berri dugun urtearen lehen konpas hauetan, San Bizente Martiriaren omenezko jaia ospatzeko aukera dugu. Duela mende askotatik egiten dugu urtarrilaren 22an, eta beti ilusio berrituarekin. Aurten igandea da eta honek Eukaristian, topaketan eta jaian hobeto parte hartzeko aukera ematen digu.

2023. urtea Bilboko Elizbarrutiaren Ebanjelizatze Plan berriak bultzatuta hasi dugu. Plan horrek komunitate bizi eta abegikor gisa bizitzera gonbidatzen gaitu, Ebanjeliotik sortzen den poza eta itxaropena guztiekin partekatuz. Hori dela eta, otsailaren 2an, osteguna, arratsaldeko 7etan parrokiaren topaketa antolatu dugu, gure parrokia nora doan marrazteko aukera izateko, gure komunitatea animatuko duten helburu pastoralak aukeratzeko eta zehazteko. Denok gaude parte hartzera gonbidatuta.

Ibilbide honetarako San Bizente hartzen dugu eredutzat, bere izenak garailea esan nahi baitu. Berak bezala, Jesus Jaunarengan konfiantza jartzen dugu, gure bidean sor daitezkeen zailtasunak gainditzeko eta 2023. urte hau aukera berri bat izan dadin guztiontzat Jesusen jarraitzaile izatearen poza bizitzeko.

San Bizente egun zoriontsua opa dizuet. Zuen parrokoa, Fernando Marcos Ayjon.