25 urte edadetuei laguntzen

25 URTE EDADETUEI LAGUNTZEN

Abando-Albiako Pastoral Barrutiko Caritasek sustatutako edadetuei laguntzeko proiektuak 25 urte ospatzen ditu. Ekimena 1998an hasi zen, eta ordutik hona pertsona, langile, boluntario eta erabiltzaile askok bat egin dute konpromiso horrekin. Mila esker.

Ez da erraza zeregin bat borondatez egiteko elkartzen diren pertsona talde batek 25 urte betetzea. Horregatik, Abando-Albiako Edadetuei Lagun Egiteko proiektua ospatzen ari gara eta aurten hainbat ekintza egingo ditugu ibilbide luze hau ospatzeko eta zu bertan izatea gustatuko litzaiguke.

Lehenengoa Julio Gómez doktorearen HITZALDIA izango da. Izenburua: “Hartu, lagundu eta sendatu. Munduan egoteko modu bat”. Martxoaren 30ean izango da, ostegunean, 18:00etan, San Frantzisko Xabier elizako lokaletan. Amaitutakoan, solasalditxo bat partekatzeko aukera izango dugu.

Abando-Albiako Caritasetik proiektu hau ezagutzera eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu. Gurekin harremanetan jar zaitezkete 94 402 00 74 eta 688 68 23 81 telefonoetan edo pcastro@caritasbi.org helbide elektronikoan.