25 urte nagusiei laguntzen

25 años acompañando a mayores

Ospakizunetan gaude. 2023an 25 urte dira Abando-Albia Pastoral Barrutiko Caritaseko Adinekoei Laguntzeko Proiektuak bere konpromisoa eta zeregina hasi zituela. Horregatik, datorren asteazkenean, azaroak 29, arratsaldeko 6etatik aurrera Bengo Lekun (parrokiako lokalak) izango dugun ekitaldi xume batera joateko gonbitea luzatzen dizuegu.

Honekin batera doazkizue ospakizunaren xehetasunak, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen taldeei eta egoki deritzozuen pertsona guztiei zabaltzeagatik, ekitaldi irekia baita.

Eskerrik asko!