Emakumeen aurkako indarkeriari EZ

No a la violencia hacia las mujeres

“Bizkaiko komunitate katolikoak konpromisoa hartzen du begiratzeko, entzuteko eta indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko. Zure izenean, hemen adierazten dut. Beste bakar bat bez!”.

Azaroaren 25aren aurrean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren aurrean, Kerman López gure Elizbarrutiko Bikario Nagusiak 2022an Bilbon ospatu zen ekitaldi instituzionalean esandako hitzak gogoratzen dugu. Gure egiten jarraitzen dugun konpromisoa, Abandoko San Bizente Martiriaren kristau elkarte lez parte hartzen jarraitzeko.

Komunitate abegikor eta inklusibo gisa, biktimen ondoan kokatzen gara, eta otoitz bat eskatzen dugu tratu txarren biktima diren emakumeen alde, jasandako erasoen ondorioz bizia galdu duten emakume guztien alde.

Estekan Aizu!!! 92. zenbakia deskarga dezakezue, errealitate horretara hurbiltzen gaituena, sentsibilizaziora, salaketara eta harrerara gonbidatzen gaituena.