Aurreratutako borondateen bilera

ultimas voluntades

Datorren ostegunean, urtarrilak 27, 11etako eukaristiaren ondoren, aurreratutako borondateen dokumentuaren berri emateko bilera bat antolatu du Osasun Pastoraltza taldeak. Topaketa hori gure parrokiako sakristian egingo da, eta dokumentu hori zertan datzan azalduko da, izan daitezkeen zalantzak argituko dira eta egoera zehatzak partekatu ahal izango dira. Komunitate osoa gonbidatzen dugu parte hartzera.

BIZI-TESTAMENDUA

Aurreratutako borondateen agiria edo bizi-testamentua, gaixoak bizitzaren azkenean jaso gura dituen tratamendu medikuen edo onartu gura ez duenaren idatzizko adierazpena da. Bizi-testamentuan, gainera, beren-beregi esan daiteke sufrimenduak arintzeko tratamendu egokiak emateko, baina eutanasia ez ezartzeko.

Jarraian, Bilboko Elizbarrutiak gai honi buruz prestatuta dituen materialen esteka bat uzten dizuegu.