Eguberri solidarioa

navidad solidaria

Asteburu honetan hainbat ekintza ospatuko dira parrokian Eguberri solidarioa bultzatzeko.

Datorren ostiralean, hilak 16, Katekesiko Eguberrien elizkizuna ospatuko da elizan. Horren ostean, haurrek eta euren katekistek Mamans Catholiques (Kongoko E.D.) elkartearen alde egindako gozokien salmenta solidarioa antolatuko dute arkupeetan. Botikak ere bilduko dira. Bi egun geroago, Igande Solidarioan, abenduaren 18an, 11etatik 14etara, Kidendako Bidezko Merkataritzaren salmenta, Amigos de Mufunga Fundazioaren Kongoko Errepublika Demokratikoaren artisautza eta SVMARTE Artisautza eta Sormen 7. Azoka izango ditugu Hego Berria taldeari esker.