Katekesi ikasturtearen amaiera

Ostiral honetan, 2023ko maiatzaren 26an, Katekesiaren amaiera ospatu dugu parrokian. Ospakizunean haur guztiek parte hartu dute, lehen mailakoetatik hasi eta jaunartze ostekoetaraino, familiekin batera. Bertan, Jesus beti gurekin dagoela, berak barkatzen, eskertzen eta otoitz egiten irakasten digula jakitean sentitzen dugun poza aipatu digute. Gainera, euren bizitzaren erdigunean Jesusekin talde abegikor bat bezala sentitzen direla adierazi dute.