San Bizenteren Lehen Jaunartzeak

primeras comuniones en san vicente

Maiatzean zehar, gure parrokiako 28 neska-mutilek Lehenengo Jaunartzea ospatu dute, lau urtez katekesira joan ondoren. Ospakizun xumeak, alaiak eta argi handikoak izan dira. Bakoitzari kandela bana eman diogu, Jesusek lagun egiten diela eta egunero bidea argitzen duela.

Baina hau ez da amaiera bat izan. Bideak aurrera darrai eta horregatik, gaztediko katekista eta begiraleen taldetik datorren urtean katekesiko bosgarren mailan eta ondoren gazte taldeetan jarraitzera animatu dira. Horrela jarraituko dute hasi besterik ez den bide ilusionagarri honek.