Katekesiaren ikasturte hasiera

inicio catequesis

Datorren ostiralean, irailaren 24an, Abandoko San Bizente Martiriaren Katekesiaren 2021/2022 ikasturtea hasiko dugu.

Katekesi-taldeok ilusioz eta gogotsu ekingo diogu ikasturte berriari, parrokiako haurrekin fedearen bidea konpartitzeko gure komunitatean.

Urtero bezala, “Fedean esnatzen” hasiko diren haurrak sartuko dira lehen mailan. Familia barruan bizi dituzten maitasun, babes eta konfiantza esperientzietatik abiatuta, Jesusen Jaungoikoaren presentziara irekiko dira eta berarekin lehen urratsak ematen hasiko dira.

Bigarren mailan, “Zatoz eta ikusiko duzu”, Jesusen maitasunaren ezagutzan eta esperientzian haziko dira. Haurrak Jesusen bizitzarekin, gertaerekin eta irakaspen garrantzitsuenekin ohitzen dira, eta, aldi berean, otoitz egiten eta kristau gisa bizitzen ikasiko dute.

Eliza barruan fedea bizi dugu eta sakramentuetan adierazten eta elikatzen dugu. Hirugarren mailako haurrak, “Segi nirekin”, Adiskidetzearen eta Eukaristiaren sakramentuetan hasiko dira, kristau komunitatearen bizitzan parte hartuz.

“Zatoz ospatzera”, laugarren mailako haurrak euren Lehen Jaunartzea ospatzeko prestatuko dira. Jainkoa gugana datorrela eta gure bizitzan Jesusengan gorpuzten dela biziko dute. Haurrek urte liturgikoaren garai ezberdinetan zehar Jesusen bizitzako unerik garrantzitsu eta esanguratsuenak biziko eta ospatuko dituzte.

Eta ezin da falta “Jesusekin alai ibiltzen gara” jaunartze-ondoko ikastaroa. Gazteek gure fedearen egia nagusiak ezagutzea, adieraztea eta bere egitea bilatzen da, eta beren bizitza Jesusen arabera bideratzera bultzatzea.

FAMILIA MEZA

Hori guztia ostiraletan landuko dugu, katekesi saioetan eta igandeetan 11etan ospatzen ditugun Familia Mezetan. Meza hurbilago bat egiten saiatzen gara guztientzat, txikienetatik helduenetara.

Ospakizunetan gurekin parte hartzera animatzen zaituztegu, eta norbait animatzen bada abesbatzan laguntzera, kantatuz edo gitarra joz, ongi etorria izango da.

Laster arte!

Abandoko San Bizente Martiriaren katekesi taldea