Manos Unidasen 2022ko kanpaina

Datorren igandean, otsailak 13, Manos Unidasen kanpaina egingo da, “Gure axolagabekeriak ahanzturara kondenatzen ditu” lelopean. Manos Unidasek, munduan ehunka milioi pertsonak pairatzen duten desberdintasunaz, pobreziaz eta goseaz jabetzeko deia egiten digu, eta ahal den neurrian hori konpontzen laguntzeko. Hori guztia, munduko osasun-krisiak areagotuta.

Manos Unidasen eskaerak garrantzi handia hartzen du gose akutua duten pertsonen kopurua bikoiztu egingo dela adierazten duten aurreikuspen kezkagarrien aurrean. Hori dela eta, Reyes Villanueva, Bizkaiko Esku Batuen presidenteak dei egin du munduan milioika pertsonak bizi duten errealitate latzaren aurrean, eta ezin dugula ezikusiarena egiten jarraitu “egunetik egunera -dioenez- ikusezinagoak eta ahaztuagoak bihurtzen ari dira gure axolagabekeriaren ondorioz. Desberdintasuna ikusi nahi ez izateak ikusezin bihurtuko ditu planetako behartsuenak”.

Bere webgunearen bidez, telefonoz edo Bizum bidez egin dezakezu zure ekarpen ekonomikoa. Azkenik, gogorarazten dizuegu gure parrokiaren igandeko diru-bilketa kanpaina honetarako erabiliko dela oso-osorik. Eskuzabalak izan gaitezen. Eskerrik asko zuen laguntzagatik!