Mufungari buruzko hitzaldia

charla sobre mufunga

Abenduaren 20an, asteazkena, 19:30etan Bengo-Lekun (parrokiako lokaletan) Mufungari buruz egingo dugun hitzaldira gonbidatzen zaituztegu. Amigos de Mufunga Fundazioak bultzatutako ekimen honek Abandoko San Bizente Martiria parrokiaren eta Misioen ordezkaritzaren laguntza du.

Aukera paregabea da Kongoko Errepublika Demokratikoko txoko hartako egoera bertatik bertara ezagutzeko, Timothée Nkondek, Association Amis de Mufungaren presidenteak, emango baitu hitzaldia. Timothéek Europara etortzea lortu du Mufungarekin elkarlanean aritzen diren hainbat erakunde eta parrokia bisitatzeko, eta abenduaren 15etik 22ra Bilbon izango da.

Timothée Nkonde Ngoie

Timothée Marie Claire Mwaperekin ezkonduta dago. Sei seme, bost neska eta mutil baten gurasoak dira. Egun osoko katekista da, liberatutako laikoa, Mufungako San Jose parrokian duela hogeita hamar urte baino gehiagotik. Duela urte batzuk ikastaro batzuk egiteko aukera izan zuen Bruselan, Lumen Vitaen, bi urtez. Lehenago, Lubumbashiko Erlijio Zientzien Institutuan ikasi zuen emaztearekin. Halaber, Association Amis de Mufungako Batzorde Nazionaleko presidentea da, Bilboko Fundazioaren kontrako alderdia.