“Parrokia entzunez” topaketa

encuentro parroquia a la escucha

50 pertsona inguru bildu ziren Pastoral Kontseiluak egindako deialdian, VI. Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren proposamenari buruzko hausnarketa komunitarioa hasteko. Familiartasun eta konfiantza giroan, lau galdera landu genituen San Bizente parrokiaren errealitatea nola ikusten dugun aztertzeko: indarguneak, zailtasunak edo ahuleziak, mehatxuak eta aukera berriak.

Guzti hori, EEEak markatzen gaituen zerumugan jarrita: parrokia elkarte bizi eta abegikor bezala hazten jarraitzea, Ebanjeliotik sortzen den poza eta itxaropena bizi ahal izateko, gure gizartean aldaketaren sortzaile izanik, gure artean dagoen Jaungoikoaren Erreinua ikusarazten lagunduz.

Bertaratutakoek oso ondo baloratu zuten topaketa, taldeetan hausnarketa jarraitzeko motibazioa eman gaitu eta, horrela, kurtsoaren amaieran ondorio praktiko batzuk atera ahal izango dugu, hurrengo urteetan gure pastoral ekintzan aurrera egiteko lehentasunezko ekintza bezala. Zu ere bai SVMA+