PM Esker Oneko ospakizuna

PARROKIA MARTXAN: HAUSNARKETA KOMUNITARIOAREN AMAIERA

Joan den ostegunean, maiatzak 25a, parrokia elkarteko berrogei lagun inguru batu ginen tenpluan, Jaungoikoari eskerrak emateko, VI. Ebanjelizatzearen Elizbarrutiko Planaren erreferentziatik ikasturtean zehar garatu dugun hausnarketa komunitarioaren ibilbideagatik.

Ospakizunean, Espiritu Santuaren gidaritza eta indarra eskatu genuen otoitzean, Ebanjelioaren Berri Ona iragartzen jarraitzeko misioan gogo, ilusio eta konpromiso onez lan egiten laguntzeko. Parrokiako talde eta zerbitzu ezberdinetako pertsonen arteko topaketarako aukera polita izan zen, bertan gustura sentitu ginelako eta bertatik alai atera ginelako, elkarte bizi eta abegikor bezala hazten jarraitzeko.