Parrokia martxan

parroquia en marcha

Pasa den ostegunean, maiatzak 11, Bengo Lekun, VI. Ebanjelizatzearen Elizbarrutiko Planaren inguruan gure hausnarketa komunitarioan aurreikusitako azken Parrokia Topaketa egin genuen.

Oraingo honetan “Parrokia martxan” deritzogu, hurrengo urteetan (2023-2027) gure ekintza ebanjelizatzailerako lan-ildo eta lehentasunezko ekintzen proposamena onartzeko unea izan baitzen. Gure “ibilbide-orria” izango da, gure helburuak zehaztera eramango gaituzten ekintzak programatzeko orduan.

Aurreko aldian bezala, berrogei lagun baino gehiago elkartu ginen. Hurrengo ikasturteari ekiteko lan-ildo garrantzitsuenei buruzko iritzia emateko aukera izan genuen. Hauek aukeratu zituzten:

  1. Kristau elkarte bizia, aktiboa eta abegikorra sortzea.
  2. Katekisten, begiraleen, laguntzaileen, parrokiako talde eta pertsonen eta espiritualtasun-barnekotasunaren zaintzaren formazio espiritual, teologiko, pastoral eta sozialean sakontzea.
  3. Komunitatean belaunaldi-erreleboari arreta ematea, Kristau Sarbideko prozesuak zainduz.
  4. Justiziarekiko eta pertsona ahulenekiko konpromisoaren zentzua berreskuratzea.

Ikastaroaren ibilbideari amaiera emateko, datorren ostegunean, maiatzak 25, 19:30ean tenpluan Esker oneko ospakizuna egingo dugu. Denok gaude gonbidatuta Abandoko San Bizente Martiriaren parrokiaren komunitate bizi eta abegikor hau elkarrekin eraikitzera.

Zure zain gaude. Zu, ere, SVMA+