2022ko parrokiaren datuak

datos 2020

2022ko datuak. 2022an gure parrokian ospatu ahal izan dugu:

  • 65 bataio
  • 34 lehen jaunartze
  • 34 sendotza
  • 27 ezkontza
  • 75 hileta

Gainera, ateak zabalik dituen parrokia izaten jarraitu nahi dugu. Horregatik, Jainkoaren Erreinua egunero eraikitzen jarraitzen dugu konpromiso ezberdinen bitartez. Besteak beste, Bidezko Merkataritzaren salmenta dugu hilero arkupeetan, Gaueko Gurtza ospatzen dugu hileko laugarren ostiraletan eta Pastoral Barrutiaren Caritasen harrera egiten dugu asteazkenero.

TENPLURA BISITAK

Iaz, 159.927 pertsona sartu ziren tenplura gu bisitatzeko, otoitz egiteko edo elizkizunetan parte hartzeko, 2021ean baino 6.000 sarrera gehiago. Bisita gehien izan zituen hilabetea apirila izan zen, kristauentzat urterik garrantzitsuena izan baita, Aste Santua. Hilabete horretan, 18.022 pertsona sartu ziren.

WEBGUNEAREN DATUAK

Bestalde, parrokiaren webguneak 46.000 bisita baino gehiago jaso ditu 2022ko hamabi hilabeteetan. Bisita bakoitzean, erabiltzaileak 2 minutuz baino gehiagoz nabigatzen du gure webgunean. Bisiten ia % 30 Mexikotik, Argentinatik, Venezuelatik, AEBetatik eta beste herrialde batzuetatik jasotzen ditugu. Era berean, gure webgunera egindako 3 bisitatatik 1 telefono mugikor batetik egiten da.

Azkenik, 1.600 pertsonak baino gehiagok jasotzen dute asteartero “Barri onak” bidalketa (euskaraz eta gaztelaniaz); hurrengo igandeko ebanjelioa J. A. Pagolaren komentarioarekin. Zuk ere bidalketa honen harpidetza egin nahi baduzu, HEMEN egin dezakezu.

Eskerrik asko zuen konfiantzagatik!