San Bizente eguneko jarduerak

actividades del dia de San Vicente

Ostiralean eta larunbatean hainbat jarduera egin dira San Bizente eguna ospatzeko.

OSTIRALA. Ostiralean, katekesiko taldeak, familiekin batera, tenpluan bildu ziren parrokiako gure elkartea hobeto ezagutzeko. Topaketaren helburua, beste talde askorekin batera, denok elizaren parte garela ikusaraztea zen. Horretarako, Osasun Pastoraltzako Taldeak, Sendotza Taldeek, Erreferentzia Taldeek, Jesusen Taldeek, Hego Berriak eta Helduen Sendotzak (ConfirmaAcción) euren esperientziak partekatu zituzten txikienekin. Era berean, parrokiaren webgunea gure komunitateak interneten duen topagunea dela gogoratu zen.

LARUNBATA. Larunbatean, berriz, eukaristia nagusia ospatu zen arratsaldeko 6etan, jai giroan, gure elkarte osoaren eta parrokiako abesbatzaren partaidetzarekin.

Azkenik, meza bukatzean, Ainhoa Saituak, gure parrokiako abesbatzako kidea eta sopranoa, publiko osoa hunkitu zuen kontzertu batekin gozarazi gintuen.